domingo, enero 27

KIRURGIA PLASTIKOA

PERTSONA ASKOK, GERO ETA GEIAGO, EDERTASUN IDEAL HORI LORTU NAHIAN, KIRURGIA PRAKTIKOAREN AUKERA HAUTATZEN DUTE.

Kirurgia plastikoa ebaketa kirurgiko bat da, eta bere helburua gorputzeko atal zehatz bat eraberritzea edo hobetzea da. Gero eta jende gehiagok, eta baita gazte gehiagok ere, modu horretako ebaketa bat egitea erabakitzen du. Beraien nahia konplexu bat kentzea, lesioa duen atal bat konpontzea edota da fisikoki gorputzaren itxura hobetzea da. Kasu askotan gainera, jendeak gorputz perfektua edukitzeko asmoarekin egiten du horrelako ebaketa bat.
Bi kirurgia plastiko mota daude. Ondorengoak dira:

Kirurgia Plastiko Konpontzailea:
Kirurgia honek istripu, erredura edota beste arrazoi batengatik lesioa duen gorputzeko atala berritzea edota bere itxura hobetzea du helburu.

Kirurgia Plastiko Estetikoa:
Kirurgia honetako pazienteak osasuntsu daude, baina estetikoki aldaketa bat egin nahi dute. Bere helburua gorputzarekin eta aurpegiarekin armonia lortzea eta zahartzaroaren ondorioak gutxitzea da.
Kirurgia Plastikoko ebaketetan erabiltzen diren hitzak oso teknikoak izaten dira, eta askotan zaila izaten da horiek ulertzea. Hemen laburbiltzen dizkizugu ebaketa horietan erabiltzen diren ohiko hitzak:


  • Rinoplastia: sudurraren aldaketa.

  • Aumento malar: masailalboaren aldaketa.

  • Otoplastia: belarrien aldaketa.

  • Lifting: aurpegiko azala luzatzea.

  • Botox: zimurrak kentzea.

  • Mamoplastia de aumento: bularren tamaina handitzea.

  • Mamoplastia de reducción: bularren tamaina txikitzea.

  • Abdominoplastia: sabelaldearen itxura hobetzea.

  • Lipoaspiración: zenbait zonaldetan dagoen grasa kopurua kentzea.

  • Mesoterapia: zelulitisari aurre egiteko tratamendua.

Ez duzu ahaztu behar, ordea, beste edozein ebaketa bat bezalakoa dela kirurgia plastikoko ebaketa, eta ondorioz, hainbat arrisku dituela. Hemorragiak gerta daitezke, infekzioak sor daitezke edota anestesiarekin arazoak izan daitezke. Horregatik, modu horretako ebaketa bat egin aurretik, oso garrantzitsua da erabakia ongi pentsatzea eta erietxe on bat aukeratzea. Hemen bildu dizkizugu jarrai ditzakezun gomendioak.
Ebaketa ez da konponbide bakarra. Ebakuntza-gelara jo aurretik, izan itzazu beste aukera eta konponbide batzuk kontuan.
Ebaketak izan ditzakeen arrisku eta ondorioetaz informa zaitez.
Erietxe eta kontsulta ezberdinak kontsulta itzazu erabakia hartu aurretik. Aukeratu duzuna legezkoa dela konproba ezazu, eta erreanimazio eta UVI gelak dituela ikusi. Konprobatu aukeratu duzun zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena duela.
Ebaketa egingo duen medikua Medikuen Elkargoko kide dela konproba ezazu, eta dagokion titulua eta esperientzia dituela. Informazio hori lortzeko jo ezazu Medikuen Elkargora.
Eska ezazu azterketa bat ebaketa egin aurretik.
Ebaketan erabiliko diren teknika eta metodoen inguruan informa zaitez.
Aurrekontua idatziz eska ezazu.
Faktura, historia klinikoa eta ebaketaren inguruko dokumentu guztiak gorde itzazu. Beharrezkoak gertatuko zaizkizu erreklamazio bat egiteko asmoa baldin baduzu.

miércoles, enero 23

MODELOAK: EDERTASUN IDEALA?

Komunikabideetan askotan, algartasun beldurgarria duten modeloak agertu egiten dira. Azken urteetan, asko eztabaidatu da gai honi buruz, modeloen pisuaren desegokitasuna. Orain dela urte bat inguru, neurri minimo batzuk ezarri ziren. Hau ontrolatzeko modeloen pisua eta masa muskularra neurtu egiten da. Argi dago, nahiz eta neurriak ipini, oraindik modeloen geiengoa neurri minimoetara ez dela urbildu ere egiten eta hau egiaztatzeko ez da medikua izan behar.
Kasu hauek, komunikabideen bitartez irentsi egiten ditugu, irentsi eta barneratu ere. Honen ondorioz, prototiko hori normaltzat jotzen dugu eta horrekin batera edertasun ideala lortzearen beharra.

domingo, enero 20

ANOREXIAREN ERAGILEAK

Elikadura desorekak eragiten duten hainbat faktore daude eta horien artean zenbait nabarmenduak.



Moda
Gazteak direnetik, emakumeak pisu handia jasan behar izaten dute modak imposaturiko edertasun ideala lortu nahian. Gizonezkoetan, momentuz, imposaketa hori ez da guztiz orokorra. Horregaitik, gaur egun, elikadura desoreka jasaten duten pertsonen gehiengoa emakumezkoa da.

Modak markatzen duen edertasuna gehiegizko argaltasuna bultzatu egiten du, zein lortzeak gauza guztien gainetik dago.

Gizarte honetan, itxurari garrantzi handia ematen zaio, izan ere, lehenengo itxura, beti esaten denez, eragin handia du.

Dena den gauza bat da itxura zaintzea eta beste gauza bat da modaren menpe egotea.



Komunikabidea


Komunikabiddeak era desberdinen bidez zaiatu egiten da edertasun perfektoa imposatzen, esaterako, jantzien eta edertasun produktuen bitartezko iragarkietan, baita ere, bertan agertzen diren edertasun "berdindu ezinezko" emakumeak.


Gizarte kontsumizta honen barruan, non, argaltasuna produktu bat bezala eta arrakaztaren sinonimo moduan saltzen da, gazteak beste eratako mezu nahasgarriak ere jasotzen dituzte; elikadura desegokiaren kontsumoa, oso erakargarria baina ez oso egokia.




Norberaren izaera propioa


Izaera bizitzan zehar garatzen joaten gara. Berari ezker bidean topatzen ditugun ostopoak gainditzeko gai gara. Hala ere, pertsona guztiak desberdinak diren bezala, heuren izaera ere aldagarria da.

Badaude pertsonak izaera indartsua dutenak, bere buruarengar konfidantza dutenak. Honek pertsona indartu egiten du arazoen aurrean eta ez da uzatzen. Baina honek beste aldea ere badu, izaera biguneko pertsonak, dena zalantzan jartzen dutenak, ez daude bere buruaz zihur eta arazoak aurre egiterako orduan dudak agertzen zaizkie.





Hauetaz aparte beste eragile batzuk ere badaude; familia, ingurenea, kultura, sexua, etab. baina nire iritziz aurretik azaldutakoak garrantzi handikoak dira heuren eragin zuzenagaitik.




jueves, enero 17

IKUSI ETA SINETSI

Gehienok badakigu zer den anorexia eta bulimia, baina askotan ikusteak arazotak jabe izatera bultzatu egiten gaitu. Hori dela eta sarean zehar ibili nahiz, eta bidio izugarri bat topatu dut. Honek, neri ustetan, modu grafiko batean adierazten du gaizotasun houek inguratzen dutuzten gakoak. Baliogarria izatea espero dut.

NOLITAREN IRAGARKIAREN EZTABAIDA

Italian zekulako eztabaida soltu da Nolita markaren azkenengo iragarkiaren ondorioz.


Era guztietako iritziak agertu dira, izan ere, iragarkiaren helburua elikadura desorekaren inguruko kontzientziazioa lortzea zen. Beste batzuk ordea, egiaren aurrean kokatzen gaituelare alde agertzen dira, gaur egungo gizartean argaltasuna beharrezkoa delako edertasuna lortzeko.
Zergaitik orain izutzen hasten gara arazo honen aurrean? Orain dela asko gizartea edertasun prototipo hori imposatzen du, baina noski, ikusten ez dugun bitartean ez da ezer gertatzen, baina, gure begibiztan topatzea desatzegina da ezta?
Bakoitzak bere iritzia izan dezan baina eduki aurretik informa zaitez.

Informazioa:

sábado, enero 12

ANOREXIA ETA BULIMIARI BURUZKO BLOG-AK

Anorexia eta bulimia gaur egungo gaizotasunak dira, konkretuki lehen mundukoak.

Ondoes hauetatik irtetzea ez da batere erraza izaten, horregaitik prebentzioa garrantzi handikoa da, baina, tristea iruditu harren, gure gizarteak ez dio honi laguntza gehiegi ezkeintzen.
Leku guztietatik ikus ditzakegu ezinezkoak diren edertasun ereduak, izan ere, gehienak "photoshop" bitartez apainduak daude, honen ondorioz, edertasun faltsua da sarrerasten diguten gauza bakarra.

Internet ere bere alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik, informazio ugari eskuragarri dago, gaizotasunaz ohartarazteko, gazte hauen familiak laguntzeko, etb. Baina, beste aldetik, gaizotasun hau sufritzen duten gazteen bategitean lagundu egiten du. Era honetakon blog-en bidez komunikatu egiten dira, bertan, beren argazkiak erakuzten dituzte eta pisua galtzeko baliagarriak izango zaizkien aholkuake maten dira elkar, baina beti ekidituz inguruko jendea arazotaz jabetzea.

Nire blog-ean ez ditun ikusi ditudan argazkietako bat ere ez jarriko, egiten duten gauza bakarra irrika eragitea baita, baina horren ordez beste gauza bat erakutziko dizuet, bertati aurkitu dudan bideo bat. Bertan, argi geratzen dira gazte horien sentimenduak, beren burua ispiluan isladaturik ikusten dutenean, horren beste gorrotatzen duten irudia eta desiratzen dutenaren antzik ez duena.