
Kirurgia Plastiko Konpontzailea:
Kirurgia honek istripu, erredura edota beste arrazoi batengatik lesioa duen gorputzeko atala berritzea edota bere itxura hobetzea du helburu.
Kirurgia Plastiko Estetikoa:
Kirurgia honetako pazienteak osasuntsu daude, baina estetikoki aldaketa bat egin nahi dute. Bere helburua gorputzarekin eta aurpegiarekin armonia lortzea eta zahartzaroaren ondorioak gutxitzea da.
Kirurgia Plastikoko ebaketetan erabiltzen diren hitzak oso teknikoak izaten dira, eta askotan zaila izaten da horiek ulertzea. Hemen laburbiltzen dizkizugu ebaketa horietan erabiltzen diren ohiko hitzak:
- Rinoplastia: sudurraren aldaketa.
- Aumento malar: masailalboaren aldaketa.
- Otoplastia: belarrien aldaketa.
- Lifting: aurpegiko azala luzatzea.
- Botox: zimurrak kentzea.
- Mamoplastia de aumento: bularren tamaina handitzea.
- Mamoplastia de reducción: bularren tamaina txikitzea.
- Abdominoplastia: sabelaldearen itxura hobetzea.
- Lipoaspiración: zenbait zonaldetan dagoen grasa kopurua kentzea.
- Mesoterapia: zelulitisari aurre egiteko tratamendua.
Ez duzu ahaztu behar, ordea, beste edozein ebaketa bat bezalakoa dela kirurgia plastikoko ebaketa, eta ondorioz, hainbat arrisku dituela. Hemorragiak gerta daitezke, infekzioak sor daitezke edota anestesiarekin arazoak izan daitezke. Horregatik, modu horretako ebaketa bat egin aurretik, oso garrantzitsua da erabakia ongi pentsatzea eta erietxe on bat aukeratzea. Hemen bildu dizkizugu jarrai ditzakezun gomendioak.
Ebaketa ez da konponbide bakarra. Ebakuntza-gelara jo aurretik, izan itzazu beste aukera eta konponbide batzuk kontuan.
Ebaketak izan ditzakeen arrisku eta ondorioetaz informa zaitez.
Erietxe eta kontsulta ezberdinak kontsulta itzazu erabakia hartu aurretik. Aukeratu duzuna legezkoa dela konproba ezazu, eta erreanimazio eta UVI gelak dituela ikusi. Konprobatu aukeratu duzun zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena duela.
Ebaketa egingo duen medikua Medikuen Elkargoko kide dela konproba ezazu, eta dagokion titulua eta esperientzia dituela. Informazio hori lortzeko jo ezazu Medikuen Elkargora.
Eska ezazu azterketa bat ebaketa egin aurretik.
Ebaketan erabiliko diren teknika eta metodoen inguruan informa zaitez.
Aurrekontua idatziz eska ezazu.
Faktura, historia klinikoa eta ebaketaren inguruko dokumentu guztiak gorde itzazu. Beharrezkoak gertatuko zaizkizu erreklamazio bat egiteko asmoa baldin baduzu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario