Mostrando entradas con la etiqueta Ustezko edertasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ustezko edertasuna. Mostrar todas las entradas

martes, febrero 26

EDERTASUN TXAPELKETAK


Komunikabideetan agertzen diren emakume eta gizon gehienak edertasun ideal baten barruan kokaturik daude. Neurriari dagokionez, edertasun ideal hori emakumeetan zenbaki zehatz batzuk dira; 90-60-90. Honen adibide argiak urtero dauden edertasun txapelketak dira, famatuena miss eta mister Espainia.
Hau irabazteko eduki behar duzun gauza bakarra edertasuna da, eta noski, lehen aipaturiko neurriak edota horietatik urbil egotea.

Ez dugu esango, konkurtso hauetan agertzen diren neskak itsuziak direnik, ezta gutxiago ere, esan nahi dudana da edrtasun fisikoa bakarrik kontutan hartzea ezin dela onartu.

Azken finean, edertasuna uzteldu egiten da urteak pasa ahala eta gelditzen den gauza bakarra pertsona hutsa da.

lunes, febrero 4

DENA BIHURTU DAITEKE EDERRAGO

Benetan existitzen al da komunikabideetan ikusten dugun edertasun hori?
Galdera hau erantzuten saiatu behar nintzen baina hurrengo bideoarekin ez duzue nire azalpenen beharrik izango.
Bagenekien teknologi berriak oso aurreratuak zeudela eta photoshop-a komunikabideen munduan erabiltzen zela, baina gauza bat da jakin eta beste bat, ikusi. Horrela denok edertasun ideal hori lortuko genuke eta inolako esfortsu barik.
Emakume hauek oso ederrak gelditzen dira pankanta handietan, kalean zehar. Begira gelditzen gara bere edertasuna bekaizten.
Hau ikusi ondoren iritziz aldatuko duzue eta hori pentsatu behharrean irribarre bat aterako zaizue aurpegian eta zeuen buruentzako esango duzue; honela nor ez da perfectua izango?

domingo, enero 27

KIRURGIA PLASTIKOA

PERTSONA ASKOK, GERO ETA GEIAGO, EDERTASUN IDEAL HORI LORTU NAHIAN, KIRURGIA PRAKTIKOAREN AUKERA HAUTATZEN DUTE.

Kirurgia plastikoa ebaketa kirurgiko bat da, eta bere helburua gorputzeko atal zehatz bat eraberritzea edo hobetzea da. Gero eta jende gehiagok, eta baita gazte gehiagok ere, modu horretako ebaketa bat egitea erabakitzen du. Beraien nahia konplexu bat kentzea, lesioa duen atal bat konpontzea edota da fisikoki gorputzaren itxura hobetzea da. Kasu askotan gainera, jendeak gorputz perfektua edukitzeko asmoarekin egiten du horrelako ebaketa bat.
Bi kirurgia plastiko mota daude. Ondorengoak dira:

Kirurgia Plastiko Konpontzailea:
Kirurgia honek istripu, erredura edota beste arrazoi batengatik lesioa duen gorputzeko atala berritzea edota bere itxura hobetzea du helburu.

Kirurgia Plastiko Estetikoa:
Kirurgia honetako pazienteak osasuntsu daude, baina estetikoki aldaketa bat egin nahi dute. Bere helburua gorputzarekin eta aurpegiarekin armonia lortzea eta zahartzaroaren ondorioak gutxitzea da.
Kirurgia Plastikoko ebaketetan erabiltzen diren hitzak oso teknikoak izaten dira, eta askotan zaila izaten da horiek ulertzea. Hemen laburbiltzen dizkizugu ebaketa horietan erabiltzen diren ohiko hitzak:


  • Rinoplastia: sudurraren aldaketa.

  • Aumento malar: masailalboaren aldaketa.

  • Otoplastia: belarrien aldaketa.

  • Lifting: aurpegiko azala luzatzea.

  • Botox: zimurrak kentzea.

  • Mamoplastia de aumento: bularren tamaina handitzea.

  • Mamoplastia de reducción: bularren tamaina txikitzea.

  • Abdominoplastia: sabelaldearen itxura hobetzea.

  • Lipoaspiración: zenbait zonaldetan dagoen grasa kopurua kentzea.

  • Mesoterapia: zelulitisari aurre egiteko tratamendua.

Ez duzu ahaztu behar, ordea, beste edozein ebaketa bat bezalakoa dela kirurgia plastikoko ebaketa, eta ondorioz, hainbat arrisku dituela. Hemorragiak gerta daitezke, infekzioak sor daitezke edota anestesiarekin arazoak izan daitezke. Horregatik, modu horretako ebaketa bat egin aurretik, oso garrantzitsua da erabakia ongi pentsatzea eta erietxe on bat aukeratzea. Hemen bildu dizkizugu jarrai ditzakezun gomendioak.
Ebaketa ez da konponbide bakarra. Ebakuntza-gelara jo aurretik, izan itzazu beste aukera eta konponbide batzuk kontuan.
Ebaketak izan ditzakeen arrisku eta ondorioetaz informa zaitez.
Erietxe eta kontsulta ezberdinak kontsulta itzazu erabakia hartu aurretik. Aukeratu duzuna legezkoa dela konproba ezazu, eta erreanimazio eta UVI gelak dituela ikusi. Konprobatu aukeratu duzun zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena duela.
Ebaketa egingo duen medikua Medikuen Elkargoko kide dela konproba ezazu, eta dagokion titulua eta esperientzia dituela. Informazio hori lortzeko jo ezazu Medikuen Elkargora.
Eska ezazu azterketa bat ebaketa egin aurretik.
Ebaketan erabiliko diren teknika eta metodoen inguruan informa zaitez.
Aurrekontua idatziz eska ezazu.
Faktura, historia klinikoa eta ebaketaren inguruko dokumentu guztiak gorde itzazu. Beharrezkoak gertatuko zaizkizu erreklamazio bat egiteko asmoa baldin baduzu.

miércoles, enero 23

MODELOAK: EDERTASUN IDEALA?

Komunikabideetan askotan, algartasun beldurgarria duten modeloak agertu egiten dira. Azken urteetan, asko eztabaidatu da gai honi buruz, modeloen pisuaren desegokitasuna. Orain dela urte bat inguru, neurri minimo batzuk ezarri ziren. Hau ontrolatzeko modeloen pisua eta masa muskularra neurtu egiten da. Argi dago, nahiz eta neurriak ipini, oraindik modeloen geiengoa neurri minimoetara ez dela urbildu ere egiten eta hau egiaztatzeko ez da medikua izan behar.
Kasu hauek, komunikabideen bitartez irentsi egiten ditugu, irentsi eta barneratu ere. Honen ondorioz, prototiko hori normaltzat jotzen dugu eta horrekin batera edertasun ideala lortzearen beharra.