
jueves, noviembre 15
GAIAREN AZALPENA

EGILEARI BURUZ
Ni Arrate dut izena, 21 urte ditut eta Erandion bizi naiz. Bilboko Magisteritza eskolan Gizarte Hezkuntza diplomatura ikasten nabil. Hori dela eta, blog hau aurrera atera behar dut, Hezkuntzarekin loturiko gai bat ohinarri izanda. Egia esanda, ni teknologia berriekin ez naiz ondo eramaten eta horregaitik ez nuen nire burua kapaza ikusten ekintza hau aurrera eramateko. Hala ere, nire gogo guztiak ekinean jarriko ditut ondo irteteko, eta nozki, zuen gustukoa izateko.
Agur bero bat.
Arrate Alonso Goirigolzarri.
miércoles, noviembre 7
ESTEREOTIPOAK ETA GAZTE ALDIZKARIEN INFLUENTZIA
Egunero ikusten dugu gazte aldizkariak duten influentzia gazteen artean. Aldizkari hauek, gizartearen ikusentzunezko kulturaren parte izanda, benetako "curriculum" bat osatzen dute, benetako textu liburu bat.
Gaur egungo gazteak guztiz modaren barne daude; musikaren estreinaldi berriak, telebista, zinema, etb.rek inposaturiko moda, non ardurarik bakarrena polita ik
ustea eta gizonezkoen begiradak erakartzea da. Irudi hauen gehiengoa izar mediatikoak dira, bere gorputza beren lanaren alderik garrantzitsuena da. Bukaezinezko galeriak, erakargarritasun sexualez beteriko gorputzez osaturik daude, momentuko kanon anorexikoetan ohinarriturik. Hau al da lortu behar den edertasuna?

Gazteentzat pertsonai hauen antza izateak munduko gauzarik garrantzitsuena da, nahiz eta askotan beren bizitzan kolokan jarri. Hau, gehiegizkoa iruditu arren, gaur egungo errealitate krudela da. Gorputz inbidiatu hauek lortzeko bidean beren osasuna alde batera uzten dute eta ez dute inolako ostoporik ez jateko edota jan ostean botaka egiteko. Kasu hauek hasieran jolas moduan hasten dira, ez da jolasa ordea, inolaz ere.
Baina, zer espero behar dugu gizarte honetan, non garrantzitsuena kanpoko itzura da eta ez ordea pertsonaren barne izaera.
lunes, noviembre 5
NORBERAREN IZAERA PROPIOA

Izaera, izaki bat tankeratzen duten nortasun eta ezaugarrien muntzoa da. Beraz, pertsona guztiak ez gara berdinak, ezta antzekoak ere. Esaten den moduan, pertsona bakoitza mundu bat da. Orduan zergaitik besteak bezalakoak izaten saiatzen gara? Beren janzteko eran, iritzietan,.... klonak izan nahi al dugu?
Edertasuna desberdintasunean dago, norberak dituen berezitasunetan.
Nahiz eta ingurunea beste mondu batekoak izaten behartu, bakoitzak bere nortasun propioari eutsi egin behar dio, hori bait da pertsonetan benetan merezi duena.
Gehienetan ondokoan duen fisikoa, ausardia, inteligentzia izan nahi dugu, beti ondokoarena hobeagoa homen delako. Hau egia al da? Edota guk gara egiaztapen hau zineztu nahi dugun bakarrak? Izan ere, askoz errasagoa da besteon gauza honak saiolik ikustea, zureak azaleratzea baino. Dena den, saiakera handi bat egin beharko genuke gure benetako izaerari argia ikusten uzteko eta besteona argi gardenez mirestu ahal izateko.
Gure benetako izaera ezagutzea eta ezagutaraztea benetan merezi du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)