lunes, noviembre 5

NORBERAREN IZAERA PROPIOA


Izaera, izaki bat tankeratzen duten nortasun eta ezaugarrien muntzoa da. Beraz, pertsona guztiak ez gara berdinak, ezta antzekoak ere. Esaten den moduan, pertsona bakoitza mundu bat da. Orduan zergaitik besteak bezalakoak izaten saiatzen gara? Beren janzteko eran, iritzietan,.... klonak izan nahi al dugu?

Edertasuna desberdintasunean dago, norberak dituen berezitasunetan.

Nahiz eta ingurunea beste mondu batekoak izaten behartu, bakoitzak bere nortasun propioari eutsi egin behar dio, hori bait da pertsonetan benetan merezi duena.
Gehienetan ondokoan duen fisikoa, ausardia, inteligentzia izan nahi dugu, beti ondokoarena hobeagoa homen delako. Hau egia al da? Edota guk gara egiaztapen hau zineztu nahi dugun bakarrak? Izan ere, askoz errasagoa da besteon gauza honak saiolik ikustea, zureak azaleratzea baino. Dena den, saiakera handi bat egin beharko genuke gure benetako izaerari argia ikusten uzteko eta besteona argi gardenez mirestu ahal izateko.

Gure benetako izaera ezagutzea eta ezagutaraztea benetan merezi du.

No hay comentarios: