Gaur egungo gazteak guztiz modaren barne daude; musikaren estreinaldi berriak, telebista, zinema, etb.rek inposaturiko moda, non ardurarik bakarrena polita ik
ustea eta gizonezkoen begiradak erakartzea da. Irudi hauen gehiengoa izar mediatikoak dira, bere gorputza beren lanaren alderik garrantzitsuena da. Bukaezinezko galeriak, erakargarritasun sexualez beteriko gorputzez osaturik daude, momentuko kanon anorexikoetan ohinarriturik. Hau al da lortu behar den edertasuna?

Gazteentzat pertsonai hauen antza izateak munduko gauzarik garrantzitsuena da, nahiz eta askotan beren bizitzan kolokan jarri. Hau, gehiegizkoa iruditu arren, gaur egungo errealitate krudela da. Gorputz inbidiatu hauek lortzeko bidean beren osasuna alde batera uzten dute eta ez dute inolako ostoporik ez jateko edota jan ostean botaka egiteko. Kasu hauek hasieran jolas moduan hasten dira, ez da jolasa ordea, inolaz ere.
Baina, zer espero behar dugu gizarte honetan, non garrantzitsuena kanpoko itzura da eta ez ordea pertsonaren barne izaera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario